Urtarrilaren 28an Pirritx eta Porrotx antolatzen du ikastolak Lapueblan.
Ikuskizuna: urtarrilaren 28an Lapueblako Frontoian
Ordua: 18:00
Sarrerak : 6 €
Sarrerak salgai: Lapuebla, Samaniego, Oion, Bastida, Viana eta Lantziegoko ikastoletan.
Laguardia: Erosle
Eskuernaga: Susana denda, Sotera Taberna
Mainueta: Mº Valle denda, Jubilatuen taberna.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek aurkezten dute:
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irriaren Hirira gonbidatu dituzte, Zazpikoloroaren
Festara. Usadioak dioenez, biharamun goizean jaioko da Zazpikoloro berria:
urte osoan zehar mundua koloreztatuko duen hegazti miragarria. Gauaren
erdian, ordea, Belekoi Andere zuri-beltz eta gaiztoa azalduko da, eta
Zazpikoloroaren arrautza bahituko du. Patakon gidari dutela, eguna argitu
aurretik aurkitu beharko dute arrautza pailazoek. Lortuko ahal dute
Zazpikoloroa askatu eta munduaren koloreak babestea!

0 comments:
Publicar un comentario en la entrada