2010-01-22

AMERINDIARRAK



Kaixo,
Assa ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak gara (Maite, Maider, Sandra, Julen, Unai I, Alain, Unai F, Leixuri, Itsaso, Ainhoa, Ane, Jon, Andi, Mikel, Gaizka, Julio, Leire eta Peio). Amerindiarrei buruzko proiektu bat aurkeztuko dizuegu; argazki hauen bidez ikusi ahal izango duzue gure maketa eta LH3, 5 eta 6. mailakoei egindako ikuskizuna abenduaren 22an. Gustatzen bazaizue mezu bat idatzi blogean, gu oso pozik jarriko gara,
eskerrik asko eta agur.

Hola, somos la clase de 4º (Maite, Maider, Sandra, Julen, Unai I, Alain, Unai F, Leixuri, Itsaso, Ainhoa, Ane, Jon, Andi, Mikel, Gaizka, Julio, Leire eta Peio) y os vamos a presentar cómo explicamos los distintos tipos de vida de los indios americanos a las clases de 3º, 5º y 6º el 22 de diciembre y la maqueta que realizamos. Si os gusta escribid un mensaje en el blog, os lo agradeceríamos mucho, un beso muy grande,
adios.

2010-01-20

TXOKO BERRIA ERAIKITZE-PROZESUAN

Ikastolako blogaren berdiseinua egiten ari gara. Hala, txoko berri bat abian jarri nahi dugu. Ikus dezakezunez, humore txokoa deritxo eta bertan asmakizunak, txisteak, irudi barregarriak besteak beste bildu nahi ditugu. Hortan zuen parte hartzea ezinbestekoa izango da.

2010-01-12

Umeak ikusi, umeak egin. Eredu ona izan zaitez.



Lo que un niño ve, es lo que hace. Procura dar buen ejemplo.

2010-01-07

Euskarazko Komiki Digitala: lehen 1.000 deskarga doan.

Komiki digitala euskaraz



Arabako kultur eskaintzaren berezietako bat komikigintza izanik, teknologiek dakartzaten berrikuntzak halako jarduera bati egokitzea ezinbestekoa dirudi. Hori dela eta, euskara eta teknologia berriak elkarren eskutik doazela erakusteaz gain, belaunaldi berrien debilitateetako batean esku-hartzea esanguratsua gerta litekeela uste dugu. Horregatik, Euskarazko lehen Komiki Digitala.
Komiki digitalaren zabalkunde-kanpaina duzue hau, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak bultzatuta. “Newton eta Torrijo superordenagailua” komikiaren aurreneko 1.000 irakurleek doako deskargak jasoko dituzte. Arabako kultura-etxeetan egingo diren animazio-saio batzuek osatuko dute sentsibilizazio-programa.
Web orriak datu zehatzak ematen ditu kanpainari buruz, eta dokumentuetan duzue diptiko batek erraztasunak emango ditu deskarga digitalak egiteko.
Deskarga doan

2009-12-22

Zorionak eta urte berri on danori!!

Assa ikastolak urte berri on opa dizue danori!!



Ondo izan!!

2009-12-17

MARI DOMINGI 2009

Horra Mari Domingi
begira horri
gurekin nahi duela
Belena etorri.

Gurekin nahi baduzu
Belena etorri
atera beharko duzu
gona zahar hori.


HATOZ, HATOZ, ZURE BILA NENBILEN NI !
HATOZ, HATOZ ZURE BILA NENBILEN NI!
HATOZ GOAZEN TA GURTU DEZAGUN
BELENEN JAIO DEN HAURTXO EDER HORI
HAURTXO EDER HORI.

IKASTOLA ELURRETAN 2009

Gaur goizean Lapueblako herria txuriz jantzita esnatu da. Ikasleak beraz, gorroa eta eskularruak jantzi eta liburuz betetako motxila hartu beharrean, trineoz eta zakar poltsekin kalera jolastera irten dira.
Izango du aurten Olentzerok opariak ekartzera etortzeko aukera???

2009-12-15

DBH 2. MAILAKOEK LORENTZO IKASTOLAKO AITARI EGINIKO ELKARRIZKETA



Lorentzori giltzurrun transplantea egin diote

Assa ikastolako guraso den Lorentzo Gorroñori, 50 urteko gizonezkoari, sei urte eta erdi dialisia egiten egon ondoren, giltzurrun berria inplantatu diote, duela zazpi hilabete Bilboko Gurutzeta ospitalean.
Hirugarrengo alarman (transplantea egiteko deiari hala baiteritza) lehena deitua zegoen , baina transplantzeko organoari akats bat aurkitu zioten eta azkenengo momentuan, kirofanoan dena prest zegoelarik, ezin izan zioten ebakuntza egin.
Boskarrengoan , berriz, ez zen izan beretzat alarma, baina lanean zegola deitu zioten , alarma hartarako deituak zirenei ezin izan batzieten transplantu eta beretzat izan zen.
Zorionak Lorentzo eta zaindu.
DBH 2. mailako kazetariak

Assa ikastolako liburutegian LorentZo Gorroño DBH 2.koei hitzaldia eman digu.

Lorentzori duela zazpi hilabete giltzurrun berria jarri zioten Barakaldoko Gurutzetako Ospitalean. Sei urte zeramatzan dialisia egiten, astero hiru aldiz lau ordutan egoten zelarik, hasieran ospitalean eta gero etxean .
18 urterekin hasi zitzaizkon giltzurruneko arazoak eta bostgarren alarma zen deitzen ziotena giltzurrun berria jartzeko. Giltzurrun berriak hamabost edo hogei urte iraun dezake gehienez.
Lorentzo zoriontsu dago. Animo Lorentzo!

DBH 2.mailako beste kazetariak